XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asteazkenean ordea asten ziran jai aundiak, eta emendik aurrera agiri-agirian bezela ta begi aurrean ipintzen zitzaizkien Jesusen neke guztiak.

Elizako otoitzak egin bezin laister, Jesus lurperatu zuten obian zegoen elizan elkartzen ziran, eta emen Apaiz batek Judasen saldukeria irakurtzen zuan... Gure andre onek dionez, jendeak negarrari ematen zion.

Ostegun santua.

Atsaldeko lauetan Obispo Jaunak meza ematen zuan, eta denak Jauna artzen zuten: onela gogoratzen zien Jesukristok bere apostoluekin egin zuen azkeneko aparia.

Jai ori orain goizean egiten da.

Illunabarreko zazpitan beste otoitz batzuk esaten zituzten.

Gau ura kristauak elizan igarotzen zuten.

Zerbait geroxago Jetsemanira abiatzen ziran, eta emen denak txutik egon bear izaten zuten... Nola gaba zan, zuzi-argiak eskuetan zituztela, eliza argitzen zuten.

Guztiok jakiñean zaudete, Jesukristok aldareko Sakramentua egin ondoren, Jetsemaniko mendirontz abiatu zala eta odolezko izerdi otzak eman ziola lurra bustitzeraño.

Emen bertan, ba, Jesusen salmena eta etsaien eskueratzea dakarren ebangelioa irakurtzen zan.

Nork asmatu nola naigabetzen zituan kristau aiek toki santu aietan bertan orren nekegarrizko gauzak ikusteako! ¿Nor oroigarri onen begira jarri, begiak negarrezko iturri bi egin gabe?.